Sexu abusuak

Deustuko salestarretako beste irakasle ohi bat ikertzen ari da kongregazioa

Bilboko eskola horretan ikasitako 30 gizonek jarri dituzte salaketak, eraso fisiko eta sexualengatik.

Deustuko Salestarrak ikastetxea, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Maite Asensio Lozano.
2019ko otsailaren 18a
07:09
Entzun

Deustuko Salestarrak ikastetxean gertatutako sexu abusuen auzian, zentroan irakasle izandako beste gizonezko bati buruzko ikerketa jarri du martxan kongregazioak: Pablo Ortega du izena, eta 80 urte ditu; apaiza da. Santanderren (Espainia) bizi da egun, baina Madrilera mugiarazi dute, adingabeengandik apartatzeko; izan ere, noizean behin laguntza jarduerak egiten zituen haiekin.

Kongregazioak BERRIAri azaldu dionez, sexu abusuekin lotuta ireki dute ikerketa. Ez dute zuzenean biktimen salaketarik jaso, baina sare sozialetan eta solasaldietan egindako "iruzkin" batzuek bultzatuta hartu dituzte behin-behineko neurriak. 1970eko hamarkada erdikoak dira lekukotza horiek.

Jose Miguel San Martin irakasle ohiaren aurkako salaketek lehertu zuten auzia, urtarril amaieran: zortzi ikasle ohik salatu zuten, 1980ko urteetan eraso fisiko eta sexualak egitea leporatuta. Ordutik, 30 gizonek jarri dituzte salaketak. Hedabide batzuen arabera, San Martinez gain beste irakasle batzuen izenak aipatu dituzte salatzaileek; laugarrena litzateke Ortega, eta beste biak hilda leudeke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.