Polizia operazioa

Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bizkaian, Espainako herri bateko zinegotzi baten heriotzarekin lotuta

Javier Ardines Llaneseko (Asturias, Espainia) IUren hautetsia iazko abuztuaren 16an hil zen, buruan zenbait kolpe jasotzearen ondorioz.

Javier Ardines Llanesen IUko zinegotzi zenaren heriotza saltzeko elkarretaratzea, iazko abuztuaren 20an, Llanesen (Asturias, Espainia).
Javier Ardines Llanesen IUko zinegotzi zenaren heriotza saltzeko elkarretaratzea, iazko abuztuaren 20an, Llanesen (Asturias, Espainia). Alberto Morante/EFE

Berria -

2019ko otsailak 19

Guardia Zibilak hiru gizonezko atxilotu dituz Bizkaian Llaneseko zinegotziaren heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Auzi berarekin lotuta, beste bizkaitar bat ere atxilotu dute Suitzan, eta haren estradizioa eskatu du Poliziak. Atxilotuen etxebizitzak miatzen ari da Guardia Zibila.

Javier Ardines IUko zinegotzi zena etxetik irten eta gutxira hil zen, iazko abuztuaren 16an. Buruan jasotako kolpeen ondorioz zendu zen. Etxebizitzatik 300 metrotara aurkitu zuten haren gorpua. 52 urte zituen.

EFE berri agentziaren arabera, Guardia Zibilak baztertu egin du motibazio politikoko hilketa izatea. Poliziaren hipotesi nagusia da harreman sentimentalei lotutako arrazoiak izatea tarteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna