Kataluniako prozesu subiranistari epaiketa

2010ean Espainiaren "itun konstituzionala" hautsi zela adierazi du Romevak

Jordi Turull hasi da deklaratzen gaurko saioan. Raul Romevak jarraitu du ondoren: Konstituzionalak estatutu berria debekatu ondoren, independentista bilakatu zela azaldu du Romevak, eta ohartarazi du garai hartan hautsi zela "1978ko itun konstituzionala".

EFE

Berria -

2019ko otsailak 19

Defentsako abokatuei egindako galderei erantzunez, autodeterminazio eskubidea defendatu du Romevak deklarazioaren lehen zatian. Nazioarteko legedian jasotako eskubidea dela azaldu du, eta aldatu egin dela denboran zehar. "Soilik deskolonizazio kasuetara mugatzen dela esan zuen fiskalak, baina garatuz doanez, balizko kasu berriak sartu ditu". Haren esanetan, eskubide hori estatu batekin era adostuan gauzatzeko aukerak agortzen direnean aplikatzekoa litzateke kasu nabarmenena.

Romevak gogora ekarri du XX. mendean egindako erreferendumen erdiak 1991tik aurrera eginak direla, eta era adostuan nahiz adostu gabe egindakoak daudela horien artean. Autodeterminazio eskubideari buruzko eztabaidak eztabaida, nazioarteko legedian ez dagoena debekua dela oroitarazi du Romevak: "Ez dago nazioarteko legerik autodeterminazio eskubidea erabiltzea debekatzen duenik".

Kataluniako prozesuan sartuta, "demokrata, errepublikar eta europarzale" gisa aurkeztu du bere burua. Fiskaltzak 2012an jarri zuen prozesu subiranistaren mugarria, baina hori okerra dela azaldu dio Romevak, independentista zergatik bilakatu zen kontatzearekin batera. "2010era arte, ni ez nengoen independentista [independentista izan edo egon ezberdina dela, Junquerasek egindako hitz jokoa erabiliz]".

Arrazoia "tristeki sinplea" dela esan du Romevak: "Kataluniako estatutuari buruzko [Espainiako] Auzitegi Konstizionalaren epaia. Desafekzioa: hor zerbait hautsi zen. Akordio baten haustura izan zen, 1978ko itun konstituzionalarena [...] Haustura horrek demokrata eta errepublikar asko eraman gintuen hori berreraiki beharrera. Nola? Akordio batekin".

Generalitateko Atzerri kontseilaria zen Romeva. Fiskaltzak 16 urteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa eskatu ditu haren aurka, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik. Estatuaren Abokatutzak, 11 urte eta erdiko espetxe zigorra eta inhabilitazioa, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabeki erabiltzegatik.

 

* Turullek alde guztiei erantzun die, herri akusazio gisa ari den Vox alderdiari izan ezik. Hau da, defentsa abokatuez gain, fiskalen eta estatu abokatuaren galderei ere ihardetsi die. Turullek salatu du legea ez dela denentzako berdin ezartzen. Nabarmendu du Espainiako Gobernuak ez dituela inoiz bete Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 25 ebazpen.

* Romevak bere abokatuaren galderei erantzun die. Autodeterminazio eskubidea ez dela "anekdota bat" adierazi du, eta beti saiatu direla negoziatzen, eta bakearen bidez garatzen. 2010 arte proiektu federal bat defenditu zuela azaldu dio epaimahaiari, baina 2010ean auzitegiek estatutua murriztu zutenean "haustura emozional bat" eduki zuela erantsi du.

* Fiskaltzak hamasei urteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa eskatu ditu Turullentzat, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik. Estatuaren Abokatutzak, berriz, 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabeki erabiltzegatik.

* Iñigo Urkulluk otsailaren 28an deklaratuko du lekuko gisa.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna