Emaitzak

Iberdrolak 3.000 milioi euro baino gehiago irabazi ditu 2018an

Bizkaiko konpainiak aurreko urtean baino %7,5 gehiago irabazi du, eta inoizko emaitzarik onena lortu du.

Ignacio Galan Iberdrolaren presidentea. ZIPI
xabier martin
2019ko otsailaren 20a
13:17
Entzun

Erresuma Batuan saldu dituen aktiboen mozkinek, negozioak berak sortutako irabaziekin batera, emaitza oso onak eman dizkiote Iberdrolari 2018. urtean, eta errekorrak hautsi ditu. 3.104,1 milioi euroren mozkinak izan ditu Bizkaiko konpainiak, aurreko urtean baino %7,5 gehiago. 2017an, 2.800 milioiren irabaziak eskuratu zituen. Esplotazio kopuru gordina (ebitda) 9.349 milioi eurokoa izan da aurreko urtean, 2017an baino %27,7 handiagoa. Jardueraren esparru guztietan bi digituko hazkundeak lortu ditu Iberdrolak.

Jose Ignacio Sanchez Galanek gidatzen duen multinazionalak 20.000 milioi euroko inbertsioak egin ditun azken lau urteetan, 2018an 5.320 milioi hain zuzen, eta horrek emaitzak hauspotu dituela azaldu du konpainiak, batetik munduan zabaltzen jarraitu duelako, eta bestetik "Espainian jarduteko baldintzak normalizatu" egin direlako.

Iberdrolak 2018an egindako desinbertsio errentagarriena Eskoziatik etorri da. Scottish Power Generationetik aterata, 777 milioi eskuratu ditu. Sanchez Galanen konpainiak jakinarazi du 1.600 behargin gehiago hartu dituela lantaldean 2018an, eta talde hori 34.000 langilek osatzen dutela, ia denak kontratu mugagabez. Iberdrolak dio 425.000 lanpostu eragiten dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.