Elurrezko superilargia

2026 urtera arteko Ilargirik handienak argitu du gaua

Hurrengo zazpi urteetako Ilargirik argitsuena izan da. 2026 urtera arte, Ilargia ez da Lurretik atzo bezain gertu izango.

2019ko otsailaren 20a
12:36
Entzun

Elurrezko superilargi deitu diote. Ipar Amerikako hainbat herri indigenek tradizioz 'elurrezko' esaten baitzioten urteko bigarren ilargi beteari. Urtarrilean beste superilargi bat izan zen arren, eta martxoan beste bat izango bada ere, atzokoa berezia izan da. 2026 urtera arte ez da haren tamaina berdinduko duen superilargirik izango. Lurrarengandik 356.649 kilometrotara hurbildu da Ilargia. Hurrengo zazpi urteetan bi gorputzen artean izango den distantziarik laburrena da hori. Ondorioz, irudi ikusgarriak utzi ditu zeruak.

Ilargiaren hurbiltzearen ondorioz, ohi baino handiago ikusi da Lurraren satelitea zeruan. Irudi ikusgarriak utzi ditu mundu osoan. Euskal Herriko hainbat txokotan Ilargiari ateratako irudiak partekatu dituzte erabiltzaile ugarik sare sozialetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.