Musika

Beret, Maikel Delacalle eta Toteking, Donostia Festibalean

Carlos Sadness, Ms Nina, La Plata, Ira eta El Negro ere batu dira programaziora. Irailaren 13an eta 14an egingo da jaialdia Donostiako Hipodromoan

Beret izango da Donostia Festibalean. BERRIA
mikel lizarralde
2019ko otsailaren 20a
14:34
Entzun

Donostia Festibalak itxitzat eman du aurtengo jaialdiaren programazioa gaur iragarritako artisten gehitzearekin.

Iaz bezala, musika urbanoari eman dio lehentasuna, aurten ere, Donostia Festibalak, eta eremu horretan kokatzen da Beret espainiarraren proposamena. Apices bere hirugarren diskoan reggae, rap eta dancehall erritmoak dira nagusi.

[youtube]https://youtu.be/aYsFb7S8LFc[/youtube]

Antzeko esparruan mugitzen da Maikel Delacalle kanariarra ere. EP bakarra du kalean (Calle y fe), baina oihartzun handia eskuratu du R&B, trapa, dancehalla eta hip hopa uztartzen dituen eskaintzarekin.

Toteking, bere aldetik, Espainiako hip hoparen ahots nagusietakoa da, ibilbide luzea egin duena, eta Lebron du azkeneko lana.

Ms Nina eta Ira-rekin batera, El Negro Donostiako MCa ere ariko da Donostia Festibalean.

Musika urbanoek leku nabarmena beteko dute jaialdian, baina izango da bestelakorik ere. Hala, Carlos Sadnessek indie-pop doinuak eta reggae ukituko erritmoak uztartzen ditu, eta Nerabe Donostiako taldeak 80ko pop-rock zuzen eta dantzagarria egiten du. Toki-on da taldearen azken lana.

Bestalde, Le Bukowskin eta Dabadaban ere hainbat saio egingo dituzte aurten. Le Bukowskin Joseba Irazoki eta Lagunak, Kaskezur eta Rukula ariko dira, eta DJ saioak egingo dituzte, berriz, Budin DJ, Makala DJ eta P3Z DJ-k.

[youtube]https://youtu.be/yBCjYXuDmbE[/youtube]

Jaialdiko eguneko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai 32 eurotan. Bi egunetarako bonoa 45 eurotan eskura daiteke.

Dabadaban, berriz, Antifan, La Plata eta Melenas taldeek joko dute.

Jaialdian izango dira, halaber, aurretik iragarritako hainbat musikari: La Pegatina, Mala Rodriguez, Carolina Durante, Lagrimas de Sangre, Tremenda jauria, Ayax y Prok, Gatibu, Iseo & Dodosound with The Mousehunters, Bad Gyal...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.