'Euskaldunon Egunkaria'
'Euskaldunon Egunkaria'-ren hemeroteka, sarean
Martxoaren 1ean aurkeztuko dute Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka digitala osatu du BERRIAk, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean. Egindako lana, martxoaren 1ean aurkeztuko dugu jendaurrean arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi aretoan.
Aurkezpenean, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak eta Joan Mari Torrealdai Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakariak hartuko dute parte, Koldo Mitxelenako ordezkariekin batera.
Gaur 16 urte bete dira Euskaldunon Egunkaria bortizki itxi eta hainbat kide atxilotu zituztela. 4 hilabete beranduago, langileen ekimenez eta euskal gizartearen babesarekin argitaratu zen BERRIAren lehen zenbakia. #Egunkaria pic.twitter.com/X7dCxpcDDh
— Berria.eus (@berria) 2019(e)ko otsailaren 20(a)
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.