Hondarribiko sugegorriaren albistea gezurra dela ondorioztatu du Ertzaintzak

Emakume batek eman zuen atzo abisua Udaltzaingoan, esanez Jaitzubia inguruan ikusi zutela. Gaur, baina, aitortu du gezurra esan zuela.

Ertzaintzak bertan behera utzi dtu sugegorria bilatzeko lanak. /
Ertzaintzak bertan behera utzi dtu sugegorria bilatzeko lanak. / BERRIA

Berria -

2019ko otsailak 22

Gabongo sugegorri baten bila aritu ziren atzo Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaitzubia inguruan. Berri agentziek zabaldu zutenez, emakume batzuek topatu zuten afrikar jatorriko animalia babestua, eta sakelakoarekin argazki bat atera eta arriskutsua izan zitekeela ohartu ondoren, Udaltzaingora jo zuen haietako batek abisu ematera. Aranzadi zientzia elkartekoekin harremanetan jarri ziren haiek, eta bitis gabonica espeziekoa dela baieztatu dute adituek.

Ertzaintzak, hasieran, ontzat eman zuen salaketa, argazkia telefonoarekin ateratakoa zela ziurtatu ondoren. Horren ostean, larrialdi operatibo bat jarri uzten martxan, eta 11:00ak aldera, Amutetik padurara sartzeko bidea itxi zuen udalak. Ertzainak, udaltzainak eta Aranzadi elkarteko adituak hurbildu ziren ingurura. Carlos Cabido Herpetologia Departamentuko arduradunak azaldu zuenez, tranpa batzuk ere jarri zituzten inguruan.

Baina egun osoz animaliaren bila ibili eta gero sugegorriaren arrastorik topatu ez zutenean, argazkiaren inguruko zalantzak handitu egin ziren. Argazkia gertuagotik aztertu ostean, desberdintasunak aurkitu zituzten irudian ageri zen paisaiaren eta Jaitzubiakoaren artean. Hala, bigarrenez galdetu zioten salaketa jarri zuen emakumeari, eta hark aitortu zuen gezurra esan zuela.     

Ostegunean alarma piztu zen Hondarribi inguruetan, sugegorriari buruzko albistea zabaldu zenean. Gainera, askok sare sozialen bidez zabaldu zuten animaliaren argazkia, ohartaraziz oso arrikutsua izan daitekeela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna