Hildakoa

77 urteko gizonezko bat hil da Zigoitian, sasi-garbitzeko makina batekin moztuta

Zigoitiko Berrikao auzoan (Araba) gertatu da ezbeharra.

2019ko otsailaren 22a
14:39
Entzun

Gizonezko bat hil da Zigoitian, sasi-garbitzeko makina batekin ari zela, egin dituen zaurien ondorioz. Hildakoa 77 urteko gizonezkoa da. Zigoitiko Berrikao auzoan izan da ezbeharra.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, odolustuta hil da gizonezkoa, eta istripua gertatu den tokira joan diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.