Feminismoa

Martxoaren 8ko grebarako deialdia indartu dute Bizkaiko talde feministek

Faxismoari eta matxismoari aurre egiteko, emakumeak aldaketaren motor izan behar dutela nabarmendu dute.

Bizkaiko talde feministen ekitaldia, gaur, Bilboko Erripa kaian. IRAIDE LEJARRETA GOYARZUN, @LAPURRIANA
2019ko otsailaren 23a
16:29
Entzun

Bizkaiko herri eta auzoetako talde feministak Bilboko Erripa kaian elkartu dira, gaur, martxoaren 8ko greba feministarako deia berresteko. "Zergatik egingo dugu greba emakumeok? Nor dago deituta grebara? Zein dira grebaren edukiak? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko" ekitaldia egin dute.

Eragile ugaritako emakumeek hartu dute hitza oholtzan, eta hainbat ikuspuntutatik deitu dute martxoaren 8ko greban parte hartzera: sindikalisten, gazteen, migratzaileen, aniztasun funtzionala dutenen, antiarrazisten, etxeko langileen, lesbianen eta emakume pentsionisten aldarrikapenetatik, besteak beste.

Guztiek adierazi dute nahikoa motibo badela martxoaren 8an emakumeek beren ohiko lan jarduna eten dezaten eta kalera irten daitezen, "matxismoaren eta kapitalaren menpeko" gizartea gaindituko duen bestelako eredu bat aldarrikatzera. Aldaketa horretan, emakumeak "erdigunean" egongo direla ohartarazi dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.