"Viva España" oihuak Donostiako Parte Zaharrean

Sortuk salatu du hamar bat pertsona sartu zirela Ikatz kalean joan den ostiralean "Arriba Españƒa" eta "Viva España" oihuka.

Espainiako indar armatuen aurkako protesta bat. SORTU
2019ko otsailaren 25a
13:25
Entzun

Joan den ostiral gauean, hamar bat gizonek osatutako talde bat Donostiako Parte Zaharrean dagoen Ikatz kalera sartu zen, lasterka. Lekukoen arabera, aurretik zihoanak botila bat zuen eskuetan, eta aginduak ematen zizkien gainontzekoei. Kalea zeharkatzen zuten bitartean "Arriba España" eta "Viva España" oihukatzen zuten. Horretaz gain, zerbitzari bati eraso ziotela ere salatu dute lekukoek.

Sortuk salatu egin du gertaera. "Gertakari honen arriskuaz ohartarazi nahi dugu. Denok ditugu buruan Altsasuko gertakariak. Ostiralean kalean zegoen jendea ez zen probokazioan erori, baina zer gertatuko litzateke 10 gizon horiek, zerbitzariari kolpea emateaz gain, norbait jipoitzen hasi balira edo besterik egin izan balute?".

Gertatutakoa gaitzesteko eskatu die Sortuk Udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdiei ere. Parte Zaharrean sartutakoak nortzuk ziren zehaztea ezinezkoa da, baina militarrak izan zitezkeela ohartarazi du alderdiak, eta gogorarazi du Espainiako armadako kideak Donostian maiz ibiltzen badira ere lehen aldia dela Parte Zaharrean era horretan sartzen direla. "Bazekiten nora zetozen. Herriko taberna dago han, eta giro abertzalea izan ohi da kalean. Ezin dugu gertakari hau besterik gabe pasatzen utzi".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.