Lan gatazka

Zahar etxeen auzian "joko zikina" egitea egotzi die LABek gainontzeko sindikatuei

Negoziazio mahaitik kanpo hitz egiten aritzea leporatu die. Sindikatu abertzaileak grebara deitu du gaurko eta biharko.

jarraia163274.jpg
2019ko otsailaren 25a
14:43
Entzun

ELA sindikatuak antolatutako lanuzteez gain, gaurko eta biharko grebara deitu ditu LAB sindikatuak Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. "Lan hitzarmenik gabe daude 2009tik, eta negoziazioa bera ere oso arraroa izaten ari da. Negoziazio mahaitik kanpo hitz egiten ari dira hainbat ordezkari", salatu du Ane Sarriegi LABeko ordezkariak.

Sindikatu abertzaleak kritikatu du "joko zikina" egiten ari direla gainontzeko sindikatuak, patronala eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Nabarmendu du ELAk uko egin diola negoziazio mahaian parte hartzeari baina, hala ere, patronalekin akordioak adosten dituela. "Foru aldundia gertatzen ari denaren jakitun da".

Zahar etxeetako langileek elkarretaratzea egin dute Gizarte Gaietarako Departamentuak Donostian duen egoitzaren aurrean, eta ohartarazi dute borrokan jarrituko dutela "lurralde hitzarmen duin bat" lortu arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.