BIhar, BERRIA-n

Bixintxo Bilbao: "Batzuek gordea duten gorrotoa azaleratu du zigor honek"

Jasotako babes mezuek leundu diote Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren zigorra. Hala ere, garbi du helegitea jarriko duela.

Bixintxo Bilbao, Donibane Garaziko pilotalekuan. ISABELLE MIKELESTORENA
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko otsailaren 25a
07:06
Entzun

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak urtebeteko zigorra ezarri dio Bixintxo Bilbaori (Ziburu, Lapurdi, 1991) Bartzelonako Munduko Txapelketako trinket podiumean ikurrina erakusteagatik. Bilbaok ezingo du nazioartean lehiatu, eta bere jardunaren zati handiena Euskal Herrian egiten duen arren, helegitea jarriko dio erabakiari. BERRIAk gaur elkarrizketatu du, eta bihar argitaratuko da; hauek dira hor esandagoetako batzuk. 

- "Berriz egingo nuke, Ikurrina gure hizkuntzaren eta gure kulturaren adierazgarri da, eta hura podiumean erakustea falta larria izatea ez da ulergarria.

- "Egun nahiko hotz ikusten dut euskal selekzioaren egoera. Badirudi ezin dela ezer egin, eta gero euskaldunok beti traba asko izaten ditugu gure bidean, gutxiengo bat gara eta guretzat beti da zaila, are gehiago mentalitate hori duen jendearekin".

Jaurlaritzaren eskaera

Bilbaoren auziaren harira, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak gutuna bidali dio Nazioarteko PIlota Federazioari zigorra bertan behera utz dezan eskatuz. Jaurlaritzako ordezkariaren iritziz, zigorra "neurrigabea" da, besteak beste ikurrina "lurralde legal baten ikurra delako". Era berean, haren ustez, horrelako zigorrek ez diote mesederik egiten kirolari eta federazioen arteko harreman onari.
Aurretik Rebeka Ubera EH BIlduko parlamentaria izan da Jaurlaritzari eskatu diona auzian parte har dezala, eta legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrak Bilbaori elkartasuna eta babesa adieraz diezaion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.