Indarkeria matxista

Errudun jo dute 2016an Gasteizen andre bat hil zuen gizona

Herri epaimahaiak eskatu du aitortza aringarria ezartzeko; fiskalak 22tik 17 urtera jaitsi du zigor eskaera

Hilketa salatzeko 2016ko ekainaren 21ean Gasteizen eginiko elkarretaratzea. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
2019ko otsailaren 25a
20:44
Entzun

Herri epaimahai batek errudun jo du 2016an Gasteizen emakume bat hil zuen gizona. Epailearen esku dago orain ezarri beharreko espetxe zigorra. Epaimahaiak eskatu du «maltzurkeria astungarria» ezartzeko, frogatutzat eman baitu nahita hil zuela emakumea. Baztertu du, beraz, erotasun aringarria ezartzea, defentsak eskatu bezala. Baina bai onartu du aitortza aringarria. Horiek hala, fiskalak jaitsi egin du epaiketaren amaiera galdegindako espetxe zigorra: 22 urtetik 17ra.

Ostiralean amaitu zen epaiketa; akusatuak aitortu zuen egindakoa: esan zuen mikrouhin labe batengatik hasi zutela eztabaida, hil zuela andrea, eta haren gorputza zatitu eta Zadorra ibaira eraman zuela, inor «harrapa» ez zezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.