Musika

Mark Hollis, Talk Talk taldeko abeslaria, hil da

Musikari ingelesa 1980ko hamarkadan egin zen ezagun  'It's My Life' eta 'Such a Shame' kantuekin.

Mark Hollis, artxiboko irudi batean. BERRIA
mikel lizarralde
2019ko otsailaren 26a
11:38
Entzun

Paul Webb Talk Talk taldeko baxu jotzaileak eman du Mark Hollisen (Tottenham, Ingalaterra, 1955) hil delako berria Facebook bidez: "Oso triste eta atsekabetuta adierazi behar dut Mark Hollis hil egin dela". Jakinarazpena egitearekin batera, sare sozialetan mezu ugari argitaratu dira Hollisen talentua goraipatuz. "Musika aldetik, jenio bat izan zen, eta pribilegioa izan zen harekin taldean aritzea", gaineratu du Webbek.

Talk Talk 1981ean sortu zuten Londresen, eta arrakasta handia lortu zuen berehala. Lehenengo urte haietan, sintetizadoreetan oinarritutako pop intimista eta erromantikoa landu zuen taldeak, eta oihartzun handia lortu zuen zenbait kanturekin. It's my Life izan zen horietako bat.

[youtube]https://youtu.be/5ixRWvrkUHo[/youtube]

Gerora, 1986an, The Colour of Spring diskoa kaleratzearekin batera, taldeak soinua aldatu zuen, eta egitura konplexuagoak lantzen hasi zen. Urte batzuk geroago indarra hartu zuen postrockaren aitzindaritzat jo dute askok Talk Talken garai hori.

1998an bakarkako disko bat kaleratu zuen Hollisek, eta, horren ondoren, musika utzi zuen.

[youtube]https://youtu.be/Uw0rzonn8qA[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.