Komunikazioa

Martxoaren 9koa da 2018ko azalik onena

Oihane Barrenetxeak, Igor Uriarte Barandiaranek eta Edurne Lopez de Arbinak jasoko dute BERRIAren asteburuko harpidetza urtebetez, bozketan parte hartzeagatik.

2019ko otsailaren 26a
10:03
Entzun

Atzo amaitu zen BERRIAren iazko azalik onena aukeratzeko epea, eta botoa eman dutenek martxoaren 9ko egunkariko lehen orrialdea hautatu dute. 524 lagunek hartu dute parte bozketan, eta Martxoaren 8ko grebaren oihartzuna jaso zuen zenbakiaren azalak 130 boto eskuratu ditu. Iaz, BERRIAren lantaldeko emakumeek greba egin zuten Martxoaren 8an, eta horiek betetzen duten tokia egun horretan hutsune batek hartu zuen, zigilu batekin: "BERRIAko emakumeok greba egin dugu".

ETAren amaieraren karietara egindako gehigarri bereziaren azala bigarren postuan geratu da, 118 botorekin, eta gehien bozkatutako azaletan hirugarrena German Rodriguezen erailketaren 40. urteurrenean argitaratutako Igandea-k eskuratu du: 117 boto jaso ditu. Aipatzekoa da laugarren eta bosgarren sailkatu diren azalak ere berdintasunarekin eta indarkeria matxistarekin daudela lotuta: lehenengoan sexu indarkeriaren gaiari heldu zioten BERRIAko kazetariek eta bigarrenean justiziaren balio matxistak geratu ziren agerian.

Emaitza guztiak ikusgai daude bozketaren atarian.

Parte hartu duten guztien artean BERRIAren asteburuko hiru harpidetza zoztatu dira urtebeterako, eta hauek dira irabazleak:

- Oihane Barrenetxea

- Igor Uriarte Barandiaran

- Edurne Lopez de Arbina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.