Michele Alliot-Marie akusaziopean ezarri dute

Donibane Lohitzuneko auzapezorde zela bere kargua bere intereserako erabili izana leporatzen diote.

Michelle Alliot-Marie, 2012ko argazki batean. GAIZKA IROZ
2019ko otsailaren 26a
08:49
Entzun

Michele Alliot-Marie UMPko eurodiputatua akusaziopean ezarri dute AFP berri agentziak jakinarazi duenez. Donibane Lohitzuneko auzapezorde zela bere kargua bere intereserako erabili izana leporatzen diote. Elkarte batzuen diru mugimendu “susmagarri” batzuen harira abiatutako ikerketaren baitan ezarri dute akusaziopean.

2013an abiatu zuten ikerketa, Alliot-Marieren aita buru zuen festibal baten antolaketaren ardura zuten elkarte batzuen diru mugimenduak aztertzeko. Elkarte horientzako diru laguntza bat bozkatzea leporatzen diote Michele Alliot-Marieri –25.000 euro urtero, 2009tik 2013ra–. Orotara, 200.000 euroren desbideratzea leporatzen diote. Bernard Marieren (aita) esku den Chantaco luxuzko hotela eta Donibane Lohizuneko turismo bulegoari loturiko elkarte batzuen arteko diru trukaketak ikertu dituzte.

Michele Alliot-Mariek, ordea, bere garaian berehala ukatu zuen informazioa: «Ez naiz ezeren jakitun. Ez dut ikusten zer izan daitekeen». Aurkari politikoen fede txarrari lotu zuen informazioa. Frantziako Gobernuko ministro ohiaren abokatuen arabera, hark ez zuen bozketan parte hartu, baina herriko kontseiluaren aktan ez zuten hori jaso. Haien hitzetan, bost pertsonaren lekukotasuna dute hori frogatzeko. “Forma irregulartasun bat besterik ez da, ez dago inolako aberaste pertsonalik”.

Akusaziopean ezartzea dei eginen dutela adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.