Hildakoa

81 urteko gizonezko bat hil da Derion, baratze gune batean piztu den sutean

Derioko seminarioaren eta aireporturako autobideko irteeraren artean gertatu da ezbeharra.

Derioko irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko otsailaren 27a
14:21
Entzun

Suak kiskalita gizonezko bat hil da Derion (Bizkaia). 81 urte ditu zendutakoak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren esanetan, txabola eta sasi inguru batean sute bat itzaltzen saiatzen ari zenean hartu du suak, gaur, arratsaldeko lehen orduan. Herriko seminarioaren eta autobidetik aireporturako irteeraren artean dagoen baratze gunean piztu da sutea.

Suhiltzaileak 12:45 aldera joan dira sua itzaltzera. Sutea zegoen tokira iritsi direnean, gizona hilda aurkitu dute. Dirudienez, sua itzaltzeko ahaleginean zendu da. Gorpua auzi medikuaren eskuetan utzi dute heriotzaren zergatiak argitzeko. Suhiltzaileek 14:45ak inguruan itzali dute sua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.