Noiz sortua: 2019-02-27 17:14:01

Lan gatazkak

Kaleratzeen kontrako greba hasi dute gaur DIAn

ELAk eta LABek grebara deitu dituzte gaur eta bihar DIAko Gipuzkoako eta Bizkaiko langileak. Konpainiaren Espainiako adarrak 2.100 langile kaleratu nahi ditu.

Grebari burzko informazioa zabaltzen, gaur, Donostiako DIA supermerkatu batean.
Grebari burzko informazioa zabaltzen, gaur, Donostiako DIA supermerkatu batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jon Fernandez -

2019ko otsailak 27

Joan den udazkenean ere greba egun batzuk egin zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko langileek lan baldintza txarrak salatzeko. ELA eta LAB sindikatuak grebara deitu ditu beharginak gaur eta bihar, baina oraingoan, "esplotazioa eta prekaritatea" salatzeaz gain, kaleratzeak ere salatu nahi dituzte.

Izan ere, sindikatuek pasa den astean jakin zuten Grupo DIA Twins konpainiak —DIA eta Twins Alimentacion enpresek osatutako taldea— asmoa daukala lan erregulazio espediente bat aurkezteko. "Aipatutako kaleratzeak Espainiako Estatuko 2.100 langileri eragingo die", azaldu dute sindikatuek, zehaztu gabe kaleratzeek zenbateko eragina izango luketen Hego Euskal Herrian.

Lanuzteak gaur eta bihar egingo dituzte DIAko langileek, eta bi sindikatuek berriz ere grebara deitu dituzte langileak datorren martxoaren 5erako. Ordurako konpainiak atzera egin ezean, ELAk eta LABek greba mugagabea hasiko dute Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko supermerkatuetan martxoaren 11tik aurrera.

Negoziazioak, Madrilen

Udazkenean ordezkaritza sindikal guztiak deituta egin zituzten protestak Bizkaian eta Gipuzkoan. Aldiz, oraingoan CCOO eta UGT sindikatuek ez dute bat egin ELAk eta LABek deitutako lanuzteekin. Bi sindikatu abertzaleek Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen lan baldintzen gaineko negoziazioa tokian tokiko lurraldeetara ekartzeko eskatu dute. ELA eta LAB ez daude Madrilgo negoziazio mahaian, ez dutelako gainditzen estatuko %10eko gutxieneko ordezkapen maila; Madrilgo mahaian CCOO eta UGT ari dira negozatzen.

"Ezaguna da enpresa honetako langileak esplotazio eta prekaritate erabatekoan bizi direla", adierazi dute bi sindikatuek. Salatu dutenez, enpresak "behin eta berriz" gutxietsi eta mespretxatu ditu langileak eta langile batzordea, eta lan baldintza txarrak zeintzuk diren ere zerrendatu dituzte: "Azken orduko ordutegi aldaketak, langile falta, lan karga izugarria, ez dituztela ordezkatzen oporrak eta gaixoaldi baimenak, gaixoaldi baimena hartzeko beldurra kalera botako zaitutelakoan..."

ELAk eta LABek "basakeriatzat" jo du DIAren jarrera, ehunka lanpostu suntsitu ditzakeelako Euskal Herrian, eta langileen eskubideekin "jolastea" egotzi dio konpainiaren zuzendaritzari.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Ertzain bat errepide kontrol batean apirila hasieran. ©Andoni Canellada, Foku

Jaurlaritza zigortu dute ertzainen «osotasun fisikorako eskubidea urratzeagatik»

Ainhoa Larretxea Agirre

Erne sindikatuak jarri zuen salaketa epaitegian. Epaitegiak zehaztu du Jaurlaritzak ez dituela koronabirusa prebenitzeko beharreko babes protokoloak ezarri. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna