Emaitzak

Tubacexek atzean utzi ditu galerak, hamazapi milioi euro baino gehiago irabazita

2017an ia 20 milioi euroren galerak izan zituen Laudioko konpainiak, petrolioaren sektoreak izandako krisiak eraginda.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako  lehendakaria Tubacexen bisitan. BERRIA
xabier martin
2019ko otsailaren 28a
11:52
Entzun

Tubacex gora doa. Iazko galera handiak irauli ditu, eta emaitza positiboa lortu du 2018an. 17,4 milioi euroren mozkinak lortu ditu, aurreko urtean baino %168,2 gehiago; izan ere, 2017an 19,7 milioi euroko galera izan zuen, gas&oil sektorearen krisiak gogor jo zuelako Laudioko tutugilea. Gauzak horrela, EBITDA emaitza 69,6 milioi euro izan da 2018an, zenbakirik onena 2008. urtetik. Salmentak 667,3 milioi eurorenak izan dira, 2017an baino %38 gehiago.

Hala eta guztiz ere, Tubacexek zor handia dauka pilaturik, 254,5 milioi euro, azken urtean milioi bat gehiago pilatu ondoren. Enpresak azaldu du eskerak egin ahala ekoizten duela, eta zorra estuki loturik dagoela zirkulatzailearekin. Altxortegi hori 222 milioi euro da, 2017an baino 29,2 milioi gehiago.

Zorraren azalpena

Kutxa horren bolumen gehiena "dagoeneko saldua" dagoela dio Jesus Esmoris kontseilari ordezkariak, eta zorraren %86  dela azaldu du. Esmorisek uste du konpainia "indarturik" atera dela "sektoreko krisi luzeenetik", eta esan du Tubacexek badituela datozen urteetarako aurreikusitako hazkundea bere alde jartzeko egiturak.

Kontseilari delegatuak konpainiaren helburuetako bat zehaztu du, gainera: munduko lehen hornitzaile bihurtzea aleazio handiko hodietan. 2020. eta 2021. urteetarako "hedapen handia" iragarri du, eta inbertsioa ere egingo dela hori gerta dadin. Aurten bertan abiatuko dira zabalkunde hori gauzatzeko hainbat proiektu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.