Zinema

'Soinujolearen semea'-rekin hasiko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia

Fernando Bernuesek zuzendutako filma apirilaren 5ean emango dute Viktoria Eugenia antzokian. Zinemaldia 5etik 12ra egingo da.

Zuzendaria eta aktore taldea, iazko udan, Donostian. JON URBE / FOKU
Berria
2019ko otsailaren 28a
12:54
Entzun

Bernardo Atxagaren izenburu bereko eleberrian dago oinarritua Soinujolearen semea, eta azaroan eman zuten, aurrenekoz, Huelvako (Espainia) zinema jaialdian. Gerora, Durangoko Azokan emanaldi berezi bat eman zuten, eta apirilaren 12an iritsiko da zinema areto komertzialetara.

Horren aurretik, baina, Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztuko dute, Donostian. Apirilaren 5ean, jaialdiaren irekiera ekitaldian.

Abra Prod eta Tentazioa Produkzioak konpainiak dira Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikularen arduradunak. Filma zuzendu aurretik, Bernuesek berak antzerkirako egokitu zuen Atxagaren nobela.

Joan den udan aritu ziren pelikula filmatzen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.