Ogasuna

Bizkaiko Ogasunak 488,3 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen iaz, %2,26 gehiago

Aldundiak autonomo eta enpresen zerga iruzurrari aurre egiteko Batuz sistema informatikoa ezarriko du 2021ean.

Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko otsailaren 28a
16:50
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiak ia milioi erdi jarduera egin zituen iaz zerga iruzurrari aurre egiteko. Hau da, batez beste, iruzurraren aurka egunero 1.978 jarduera egin zituzten, eta, horien bidez, egunero 1,9 milioi euro berreskuratu. Hau da, 2018an Bizkaiko Ogasunak egindako jarduera horiei guztiei esker, 488,3 milioi euroko iruzurra azaleratu zuten, 2017an baino %2,26 gehiago. Berreskuratutako diru horren zatirik handiena BEZean egindako iruzurrari dagokio: 279,5 milioi euro.

Datu horien berri eman dute Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak. Baina agerraldia zerga iruzurrari aurre egiteko Batuz programa aurkezteko egin dute. 2021. urtetik aurrera martxan egongo den sistema informatikoa da, eta bere helburua argia da: jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek —pertsona fisiko eta juridikoek— euren jarduerari buruzko zerga informazioa eskainiko die. Informazio horrekin guztiarekin Bizkaiko enpresa eta autonomoen 100.000 zergadunen errenta aitorpenak egingo ditu aldundiak, gaur egun pertsona fisiko gehienek jasotzen duten proposamenaren modukoak. Era horretan, zerga iruzurraren aurka borrokatzeko beste tresna bat izango du foru ogasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.