Enpresak

Volkswagenek hitzarmen berria egin du UGTrekin eta CCOOrekin

Langileen batzarrak onartuz gero, sei urte iraungo luke itunak.

VWen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean.
VWen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Jesus Dige / Efe

Iker Aranburu -

2019ko otsailak 28

Volskwagen Nafarroako zuzendaritzak eskura du bere nahietako bat: luzaroko lan hitzarmen bat. Landabengo lantegira hirugarren modelo bat ekartzeko baldintza gisa jarri zuten lan baldintzen "egonkortasuna" ziurtatzea, eta hori izango dute, betiere langileek ontzat hartzen badute zuzendaritzak UGT eta CCOO sindikatuekin lortutako akordioaren aurrekoa.

"Gure eskaeren eta proposamenen zati handi bat lortu dugu", aldarrikatu du Alfredo Morales, enpresa batzordeko presidenteak (UGT). Azaldu duenez, sei urterako ituna lortu dute: lehen lauretan, 2018tik 2021era, KPIa gehi %0,5 igoko diete soldata VWeko ia 4.500 langileei: 2022an eta 2023an, berriz, KPIa gehi %0,4.

Lantaldea berritzeko neurriei ere garrantzia eman diete sindikatu sinatzaileek. Errelebo kontratu berria erabiliko dute, eta horretan parte hartzen duten langile berriek kontratu mugagabea izango dute. Erretiroa hartu behar duen langileak erreleboaren hasieran pilatuko ditu lanegunak, hartara goizago erretiroa hartzeko.

CCOOko Eugenio Duquek akordioaren aurrekoaz "harro" dagoela ziurtatu du, soldata igoera "garrantzitsuak" dakartzalako, eta "hirugarren modelo bat egiteko aukera ematen duelako". Joan den udaz geroztik, Polo modeloa ez ezik, SUV motako T-Roc modeloa ere egiten dute Landabenen.

Akordioaren sinatzaileek gehiengo osoa dute VW Nafarroan: UGT da sindikatu nagusia, 11 ordezkarirekin, eta atzetik du CCOO, zazpirekin. Launa ordezkari dituzte LABek eta CGTk, bi ELAk, eta bakar bat CGCk. Martxo honetan dira egitekoak berriro hauteskunde sindikalak.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: