Senegal

Macky Sallek irabazi ditu bozak, eta presidente kargua berrituko du

Macky Sall Senegalgo presidentearen aldeko hauteskunde kartel bat, Dakarren. NIC BOTHMA, EFE
2019ko otsailaren 28a
15:31
Entzun

Macky Sall Senegalgo presidentea nagusitu da herrialdeko azken hauteskundeetan. Botoen %58,27 izan ditu aldeko, Botoen Erreolda Batzorde Nazionalaren behin-behineko datuen arabera.

Horrenbestez, Sallek beste bost urterako berrituko du presidente kargua, eta 2024ra arte egongo da agintean.

Idrissa Seck lehen ministro ohiak botoen %20,5 eskuratu ditu eta bozen %15,7 jaso ditu Ousmane Sonko diputatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.