Euskaltzaletasunaren eta feminismoa

Euskara eta generoaren arteko harremana, aztergai

Aizpea Otaegiren eta Jaime Altunaren 'Euskara eta generoa gurutzatzen direnean' hitzaldia ikusgai dago Berria TBn.

Berria TB
2019ko otsailaren 28a
19:38
Entzun

Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu goiburupean, bost saioko ikastaroa antolatu dute elkarlanean UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakin aldizkariak.  Euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko elkargune eta harremanei buruz hausnartuko dute, urtarriletik maiatzera bitartean. Joan den astelehenean egin zuten bigarren saioa, Aizpea Otaegi Mitxelena eta Jaime Altuna Ramirez hizlari zirela. Saio hori osorik ikus daiteke BERRIA TBn.

Urtarrilaren 28an egin zuten lehenengo saioa, bertan Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrerek 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea' hitzaldia eman zuten. Hitzaldi hori ere BERRIA TBn ikusgai dago osorik.

[youtube]https://youtu.be/mqeULQ2fPJg[/youtube]

Euskararen eta feminismoaren genealogiaz solastuko da Saioa Iraola Urkiola Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea, martxoaren 25ean.  Ildo beretik jardungo du Itziar Gandarias psikologia sozialeko Deustuko Unibertsitateko irakasleak, apirilaren 29an, Bilboko talde feministetako esperientzia baliatuta. Azkenik, Amelia Barquín López Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasleak euskaraz hizkuntza sexista ekiditeko bideak proposatuko ditu. Maiatzaren 27an izango da hori. Azken saio horren ostean, Ane Labaka Mayozek eta Bea Egizabal Ollokiegik Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna eskainiko dute, Erradikalak gara ikuskizunaren jarraipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.