Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak sexu erasoekin lotuta

Neska bati ukituak egiteagatik atzeman dute bat, Tolosan. Bestea, haurren aurrean masturbatzeagatik, Besainen.

Ertzaintzaren furgoneta bat. FOKU
2019ko martxoaren 2a
15:41
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tolosan (Gipuzkoa) emakume bati eraso eta ukituak egitea leporatuta, eta Beasainen (Gipuzkoa) 72 urteko gizon bat atxilotu dute ibaiaren aldameneko pasealeku batean adingabeen aurrean masturbatzeagatik.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, Tolosan erasoa jasandakoa beste emakumezko batekin zihoan, San Frantzisko auzoan zeuden, eta goizaldeko hiruak eta laurdenak ziren. Bi neskak gizonarengandik korrika ihes egiten ikusi zituzten ertzainek. Haiekin hitz egin ondoren, erasotzailea inguruko kalexka batean atxilotu zuten, sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta, eta epailearen esku utzi zuten gero.

Beasaingo gertakaria ostiralean izan zen, 16:30ak aldera. Emakume batek dei egin zion Ertzaintzari. Poliziak iritsi zirenean, gizona haur batzuen aurrean masturbatzen ari zela ikusi zuten. Adingabeen aurreko exhibizionismo delitua leporatu diote. Aurrekariak zituen antzeko gertakariengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.