Euskal presoak

Zazpi zubi eta bi martxa Bilbon, preso gaixo larrien alde

NI ZU Bi herri ekimena aurkeztu dute gaitz larriak dituzten presoen eskubideen alde ari diren tokiko plataformek. Martxoaren 16an, zazpi elkarretaratze egingo dituzte Bilboko beste hainbeste zubitan.

Agerraldia, goizean, Bilbon. FOKU.
2019ko martxoaren 2a
16:26
Entzun

"Eskubide oinarrizkoenak" aldarrikatuz aurkeztu dute goizean NI ZU BI herri ekimena, "bizitza-eskubidea eta pertsonen duintasuna" aipatuz, besteak beste: "Eskubideen esparruak ezkerrekoak zein eskuinekoak batzeko balio du, herrialde batekoak zein beste batekoak, gazte zein zahar". Gaitz larriekin preso dituztenen egoera ekarri nahi izan dute mahai gainera Kepa Arronategi, Gorka Fraile, Txus Martin, Ibon Iparragirre eta Joseba Borde euskal presoen senideek. Legez etxean behar dutela gaineratu dute, eta Bizkaiko herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.

Indarrak batu nahi dituzte preso horien eskubideen alde ari diren tokian tokiko plataformek, eta deialdi bateratura deitu dute martxoaren 16rako. Bilboko zazpi zubitan elkarretaratzeak egingo dituzte —Deustuko Zubian, Pedro Arrupen, Zubi Zurin, udaletxeko zubian, Areatzakoan, Merceden eta San Antonen—. Ordu erdiko bilkuraren ondoren, bi martxa aterako dira San Antongo eta Deustuko zubietatik, eta udaletxe aurretik pasatuta, Arriaga plazan amaituko dute bidea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.