Futbola-Lehen Maila

Alavesek apustua igo du (1-2)

Garaipen baliotsua lortu du Vila-realen zelaian, eta Txapeldunen Ligako postuetan sartu da

DOEMENCH CASTELLO / EFE. ALVESEKO JOKALARIAK TAKASHINUIK SARTURIKO GOLAO OSPATZEN.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko martxoaren 2a
09:10
Entzun

Golak. 0-1: Maripanek (54 . min.). 1-1: Casorlak (pen. 60. min.). 1-2: Inuik (77. min.).

Alaveszaleak argazkia atera behar dio sailkapenari. Ez da gutxiagorako, Gasteizko taldea Txapeldunen Ligako postuetan dago Vila-realen zelaian irabazi ondoren —40 puntu ditu—. Ezin zaio horri eustea eskatu, baina mailari eusteko helburua alboratu eta apustua igotzeko garaia iritsi zaio, Europara begira.

Alaves une oso gozoan dago. Talde sendoa du, eta sendotasun horrek elikatzen du anbizioa. Ez du joko ikusgarririk behar irabazteko, erasoko bere bi bertute handiak ustiatzearekin aski du: geldikako baloiak eta kontraerasoa. Horrela lortu ditu bi golak Vila-realen, biak bigarren zatian. 0-1ekoa Maripanek sartu du (54. min.), buruz, korner batean; eta 1-2koa Inuik (77. min.), kontraeraso batean. Jonyk jokaldi ikusgarria egin du, eta haren erdiraketa ozta-ozta errematatu du Inuik.

Vila-realen gola Alavesen bien artean iritsi da (60.min.), Manu Garciak eginiko penalti inozo baten ondorioz. Kapitainak eta Pachecok elkarri traba egin diote area txikian, eta Garciak argi eta garbi ukitu du baloia eskuarekin. Cazorla sartu du gola. Bakarra sartu dute etxekoek, baina izan dituzte gehiago sartzeko aukerak. Merituei erreparatuta, Vila-realek agian puntu bat merezi izan du baina futbolean inertziak garrantzitsuak dira, eta Alavesi dena ateratzen zaion bitartean Vila-real ezinean ari da sasoi osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.