Saskibaloia

Lointek Gernika, Kopako finaletik kanpo (46-74)

Perfumerias Avenidak bigarren laurdenean hautsi du finalerdia, eta nagusitasun handiz irabazi du

Nacickaite Gernikakoa, Gil Perfumeriasekoa gelditzen saiatzen. DAVID AGUILAR / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko martxoaren 2a
18:41
Entzun

Markagailua. 14-17, 17-38; 57-34 eta 74-46.

Kopako finaletik urrun gelditu da Lointek Gernika Bizkaia. Balentria lortu eta historian aurrenekoz titulu bat lortzeko borrokan sartzearekin egin zuen amets atzo, baina Salamancako taldeak kolpetik esnatu du Mendizorrotzan. 74-46 irabazi dio, eta azken bi laurdenetan asko estutu behar izanik gabe gainera. Perfumeriasek 3-21eko partziala lortu du bigarren laurdenean eta hortxe hautsi da partida. Atsedenaldirako 21 puntuko aldea zuen (17-38). Perfumeriasek Uni Gironaren aurka jokatuko du finala igande eguerdian —hirugarren urtez jarraian—. Gironako taldeak 80-60 irabazi dio Cadi La Seuri lehen finalerdian.

Gernika eta Perfumeriasek arteko partidak hogei minutu iraun du. Salamancako taldea ligako indartsuena da eta aurrekontu askoz handiagoa du, baina Gernikak ondo eutsi dio lehen laurdenean Roundtreeren saskiratzeei esker (14-17). Lanak emateko zegoela zirudien, baina ilusio hori bigarren laurdenean desagertu da. Perfumeriasek asko estutu du defentsan eta Gernikak hiru puntu baino ez ditu sartu. Ezintasun horren eredu garbian Courtny Williams izan da. Lehen bi laurdenetan hamabi jaurtiketa egin ditu eta guztiak huts egin ditu —hamabost egin ditu guztira eta denak huts egin ditu—. Final-laurdenetan 29 puntu sartu zituen, finalerdietan, berriz, bi baino ez.     

Gernika saiatu da tartea murrizten hirugarren laurdenean, baina Perfumeriasek ez dio gerturatzen utzi. Maila handiko jokalariez gain, eskarmentua ere soberan du, eta arazorik gabe kudeatu du aldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.