Suteak

Gazte bat hil da Villabuenan, sute batean

Sua itzali ondoren atzeman dute 19 urteko mutilaren gorpua, pinudi bateko txabola baten inguruan.

Villabuena. ALEA.
2019ko martxoaren 3a
07:33
Entzun

19 urteko mutil bat hil da Arabako Errioxako Villabuena herrian, sute batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, pinudi batean piztu zen sua atzo gaueko hamarrak aldera, eta hura itzali ondoren topatu zuten gorpua suhiltzaileek. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta Gasteizko insitutu patologikora eraman dute gorpua.

Suhiltzaileek sua itzali ondoren aurkitu zuten gorpua basoan. Txabola baten arrastoak ere bazeuden inguruan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.