Sexu erasoak

33 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu erasoekin lotuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat goizean gertatu zen erasoa, eta abisua jaso ondoren, gizona atxilotu zuen Ertzaintzak.

Ertzaintzaren furgoneta bat, artxiboko argazkian. FOKU.
2019ko martxoaren 3a
20:56
Entzun

33 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Ertzaintzak, Donostian. Sexu erasoak egitea egozten diote, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Antza, erasoaren abisua jaso eta berehala izan zen atxiloketa.

Atxilotu ondoren, epaileen esku utzi zuten gizona. Segurtasun Sailak ez du informazio gehiago zabaldu.

Atzo, beste bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak sexu erasoekin lotuta, Tolosan eta Beasainen (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.