Eibar 1-0 Celta

Eibarrek azken unean eskuratu ditu hiru puntuak Ipuruan (1-0)

Jaitsiera postuetatik urrunago dago Mendilibarren taldea Ipuruan Celtari irabazi ondoren.

Eibarren eta Celtaren aurkako partida, gaur, Ipuruan. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko martxoaren 3a
08:04
Entzun

Garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu gaur Eibarrek Ipuruako zaleen aurrean. Partida osoan zehar Celta baino gehiago izan dira etxekoak, baina azken unera arte aritu behar izan dute golaren bila. Markagailua hutsean zela ekin diote bigarren zatiari, eta partida amaitzeko hamabost minutu faltan, penalti bat ere izan du alde Eibarrek, baina huts egin du jaurtiketa Charlesek, baloia atearen gainetik botata.

86. minutuan heldu da neurketako gol bakarra. Enrcihek amaitu du Cardonak egindako jokaldia, eta etxekoentzat izan dira hiru puntuak. Horrek lasaitasuna emango dio Mendilibarren taldeari, bederatzi puntuko aldea ateratzen baitio orain Celtari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.