Haur jaioberri bat hilda aurkitu dute Arrasaten

Ertzaintzak baieztatu duenez, auto baten inguruan topatu dute haur jaioberriaren gorpua, bizilagun baten abisua jaso ondoren.

Ertzaintzaren auto bat, Arrasateko Galizia kalean. GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA.
2019ko martxoaren 3a
10:31
Entzun

Haur jaioberri baten gorpua aurkitu dute Arrasateko Galizia kalean, Ertzaintzak baieztatu duenez. Goiena agerkariak dakarrenez, 12:00ak aldera, bizilagun baten abisua jaso dute ertzainek, eta auto baten inguruan atzeman dute haur jaioberriaren gorpua.

Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Arratsaldean jakinarazi dutenez, emakume bat ospitalera eraman dute, eta atxilotuta daukate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.