Bertsolaritza

Emakume bertsolarien bizipenak jaso ditu Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' liburuan

Haien jarduna mugatzen duten 22 mekanismo zerrendatu ditu

Uxue Alberdi, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
mikel lizarralde
2019ko martxoaren 4a
13:39
Entzun

Amaia Agirre Arrastoa, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Maialen Akizu Bidegain, Miren Amuriza Plaza, Maider Arregi Markuleta, Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Nerea Ibarzabal Salegi, OIhana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Maioz, Alaia Martin Etxebeste, Eli Pagola Apezetxea eta Jone Uria Albizuri. Hamabost emakume bertsolariren hitzak jaso ditu Uxue Alberdik (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) Kontrako eztarritik liburuan (Lisipe, Susa), eta, solasaldi horietan jasotako testigantzetan oinarrituta, emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten hainbat mekanismo zerrendatu ditu: akatsa barneratzea; gizonen "kidetzat", ez-emakumetzat hartuak izatea; itxuragatik epaituak izatea; infantilizazioa, aitakeria eta aitapontekotza; bazterkeria, ikusezintasuna eta gizonen arteko aliantzak; gutxiespena; desautorizazioa... 22 mekanismoraino.

22 mekanismo horiek ez dira bakanak, Alberdik berak gaur Donostian eginiko agerraldian zehaztu duenez: elkar ukitzen dute; gurutzatu eta gainjarri egiten dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.