Sagardoaren Txapelketa

Setien da B taldeko lehenengo liderra

Ansa eta Agirrezabalak ordezkatua, 37-40 irabazi diote Goikoetxea-Barrenetxearen Oialume Zar sagardotegiari

Ansak eta Agirrezabalak ezin hobeto hasi dute txapelketa. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 4a
13:47
Entzun

Sagardoaren Txapelketako bigarren partiduak ez zuen izan antzekotasunik lehenengoarekin. Bi bikote parekatu eta partidu ona ikusi zen eta Ansa II-Agirrezabalak 37-40 irabazi zieten Goikoetxea V-Barrenetxea IV.ari. Irabazleek Setien ordezkatzen dute eta galtzaileek Oialume Zar sagardotegia. Beraz Setien da B taldeko lehenengo liderra lau punturekin eta gutxienez bi batzea lortu zuen Oialume Zarrek. 

Partidu berdindua eta lehiatua izan zen. Ansa izan zen lau erremontistetik nabarmendu zena eta 25-19 galtzen joan eta gero 25-30 jarri ziren aurretik, urdinak, 0-11ko partzialarekin. Gero abantaila ongi kudeatu zuten, nahiz eta gorriak momentu batean asko hurbildu.

Goikoetxearentzako lehenengo partidua zen maila honetako txapelketan eta egiari zor oso ongi aritu zen norgehiagokan, nahiz eta hiru akats egin momentu erabakiorrean. Atzelarien arteko lehian gauzak estu izan ziren Barrenetxea eta Agirrezabalaren artean. Biak sakearekin ez zuten min handirik egin, hiru tanto eta falta bat bientzat. Peloteoan ere nahiko parekatu aritu ziren.

Honela gauzakez bikote batek eta besteak puntu garrantzitsuak bildu zituzten eta finalerdietara sartzeko lehian daude. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.