Osakidetzako oposizioak

Darpon kargutik kentzeko eskatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemos taldeak sailburua gaitzesteko aurkeztutako mozioaren zuzenketan jaso du eskaera hori koalizioak.

Jon Darpon eta Iñigo Urkullu, Barakaldoko osasun zentro batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2019ko martxoaren 5a
19:52
Entzun

Hilaren 21ean bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemosek Jon Darpon Osasun sailburua gaitzesteko aurkeztu duen mozioa. EH Bilduk iragarri du zuzenketa aurkeztuko diola mozio horri, eta sailburua kargugabetzeko eskatuko duela. "Berehala" kargutik ken dezala eskatuko diote Iñigo Urkullu lehendakariari.

EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberaren arabera, sailburuaren gaitzespena "ez da nahikoa", EAEko Fiskaltzak oposizioetan delitu zantzuak daudela esan ondoren. "Osakidetzako lan eskaintza gizarte osoari egindako iruzur erraldoia da, eta horren erantzule politikoa Osasun sailburua". Uberak uste du Darponek ez duela "jakin edo jakin nahi izan adiskidekerian eta berezokerian oinarritutako eredu bati aurre egiten". 

Uberak gogora ekarri du Darponek dagoeneko iragarri duela ez duela dimisioa emango eta, beraz, pauso hori lehendakariak egin beharko duela, legebiltzarrak kargugabetzea onartuz gero. Egun berean, Osakidetzako oposizioak aztertzeko ikerketa batzordea eratu edo ez bozkatuko dute. Uberak espero du EAJk eta PSE-EEk batzorde hori babestea, eta bai PPk ere, "iritzia aldatuta". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.