Alpinismoa

Ospitalean da Juan Vallejo, Patagonian istripu bat izan ondoren

Metro batzuetako altueratik erori da eskalatzaile gasteiztarra, kirol eskalada egiten ari zela, El Chalten herriaren inguruan (Argentina).

Cerro Torre mendia, Patagonian, artxiboko argazkian. KLAUS FENGLER
2019ko martxoaren 5a
19:14
Entzun

La Platea izenez ezagutzen den inguruan izan du istripua Juan Vallejo alpinista gasteiztarrak, Argentinako Patagonian. El Chalten herritik hamar bat kilometrora dago eremu hori, eta Ahora Calafate tokiko hedabideak zehaztu duenez, herrigune horretako larrialdi zerbitzuetan artatu zuten lehenik, eta El Calafateko ospitalera eraman zuten gero. Hedabide haren arabera, arriskutik kanpo eta kontziente dago Vallejo, nahiz eta hezur batzuk hautsita eduki ditzakeen —pelbisa eta izterrezurra aipatu dituzte—.

Istripuaren aurretik Cerro Torre mendian izan ziren —Hego Patagoniako izotz zelaian— Vellejo eta beste kide batzuk, tontorretik gertu (3.133 m).

Azken urteetan, besteak beste, Wopeak proiektuan aritu da Vallejo, Alberto Iñurrategirekin eta Mikel Zabalzarekin batera. Gasherbrum I (8.080 metro) eta Gasherbrum II (8.034 metro) mendiak lotzea zuten helburu, estilo alpinoan, kanpaleku nagusira jaitsi gabe eta ohiko ibilbidetik kanpo. Azkenean ez zuten lortu, haize bortitzaren ondorioz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.