Lilatoia

6.265 emakume ariko dira igandean Lilatoian

30. ekitaldia izango da aurtengoa, eta 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz leloa izango du.

jarraia163659.jpg
Julen Etxeberria.
2019ko martxoaren 7a
11:32
Entzun

Donostia erdialdeko kaleak korrikalariz beteko dira igande goizean: 6.265 emakumek parte hartuko dute 30. Lilatoian. Guztiak izango dira protagonista emakumezkoen eskubideen aldeko kirol festa erraldoi horretan. Erraldoi, parte hartzaile kopuruak berriro beste mugarri bat ezarri baitu: inoiz ez zuten horrenbeste emakumek izena eman lasterketan parte hartzeko.

Baina Lilatoia mugarriz mugarri dabil aspaldian, eta sekulako jauzia eman du azken urteetatik hona. 1990ean, hau da, lehen ekitaldian parte hartu zuten korrikalarien kopuruari erreparatu besterik ez dago jabetzeko nolako gorakada itzela izan duen: 160 emakume baino ez ziren aritu orduan; orain, milaka dira. 10:30ean hasiko da lasterketa, Bulebarrean, eta toki berean amaituko. Parte hartzaileek 4,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Lasterketaren aurretik, zumba beroketa saioa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek, 09:30ean, Bulebarrean. 10:00etan, Ezten Giro eta Gabenarako taldeek joko dute bertan. Ordu erdi geroago, Ogi-Berri Gipuzkoa txirrindulari taldekoek irekiko dute lasterketa. 11:30ean, sariak banatzen hasiko dira, eta, 12:30etik aurrera, trikitilariek girotutako lilapotea egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.