Jaizkibel V cromlecharen egitura berezia aurkitu du Aranzadik

Arkeologoek egindako ikerketen arabera, historiaurreko hilobi hau Burdin Aroko jendeak eraiki zuen, orain dela 2.000-3.000 urte.

Berria -

2019ko martxoak 6

Aranzadiko arkeologoak aspalditik ari dira Jaizkibeleko aztarnategia ikertu eta bertako monumentu megalitikoak aztertzen. Azken lanek hasiera batean aurreikusitakoa baino egitura konplexuago baten berri eman dute. Manu Zeberio arkeologoak zuzendu du indusketa, eta hala azaldu du aurkikuntza: "Harrien zirkulu perfektu bat da; handixeagoak diren bi harri bereizten dira, forma bereziak dituzte eta aurrez aurre jarrita daude, ipar-ekialde eta hego-mendebalde orientazioarekin".

Historiaurreko hilobiak dira cromlechak. Brontze Aroko gizakiek haren erdigunean jarri ohi zituzten hildako pertsonaren errautsak. Normalean pertsona bakoitzarentzat monumentu bat egiten zuten, eta Jaizkibel V harrespilaren inguruan horrelako egitura gehiago daudela uste dute arkeologoek, oraindik induskatu gabe.

Gaur goizean aurkeztu dute aurkitutako azken egitura megalitikoa. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, Juantxo Agirre Aranzadiko Idazkari Nagusia eta Manu Zeberio Aranzadiko arkeologoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: