Guardia Zibila Kataluniako Parlamentuan sartu da dokumentu bila

Erreferenduma iragartzeko 2017ko uztailean egindako ekitaldiari dagozkion fakturen bila joan dira segurtasun indarrak.

Kataluniako Antzoki Nazionalean egin zuten ekitaldiari buruzko agirien bila sartu dira Parlamentura. QUIQUE GARCIA, EFE
2019ko martxoaren 6a
16:10
Entzun

Urriaren 1eko erreferendumaren nondik norakoak argitzeko ekitaldia egin zuten 2017ko uztailaren 4an Kataluniako Antzoki Nazionalean. Gerora, Kataluniako prozesu subiranistari lotutako auzia hasi zutenean, ekitaldi haren finantzaketari buruz galdetu zioten Junts pel Si alderdiari eta hark erantzun bera izan zela gastuak ordaindu zituena.

Gaur, Bartzelonako 13. instrukzio auzitegiko epailearen aginduz, Kataluniako Parlamentuan sartu da Guardia Zibila aipatutako ekitaldiarekin lotutako fakturen eta agirien bila. Bi agente joan dira parlamentura, ekitaldia diru publikoarekin ordaindu zuten argitzeko helburuz. Hala, Espainiako segurtasun indarrek bost eguneko epea jarri dute eskatutako dokumentuak aurkezteko.

Ez da lehen aldia Guardia Zibila dokumentu horien bila joaten dela. 2017ko uztailaren 13an bertan, Antzoki Nazionalera joan zen ekitaldiaren inguruko informazio eske. Ordu hartan, Junts pel Si-ko buru zen Jordi Turullek adierazi zuen alderdiak ordaindu zituela ekitaldiaren gastu guztiak —17.610 euro— eta eskatutako agiriak aurkeztu zituen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.