Albistea entzun

Altsasuko Koxka tabernara joan dira Pablo Casado eta Eduardo Inda kazetaria

Altsasuko gazteen espetxeratzea ekarri zuten gertakarien lekuan izan dira PPko presidentea, Ana Beltran Nafarroako PPkoa eta Eduardo Inda, eta jabeak bota egin ditu.

Pablo Casado eta Eduardo Inda, Altsasuko Koxka tabernan, gaur.
Pablo Casado eta Eduardo Inda, Altsasuko Koxka tabernan, gaur. Ahotsa.info

Berria -

2019ko martxoak 7 10:26

Ahotsa.info hedabideak zabaldu zuenez, Iruñera egindako bisita baliatuz, Altsasuko Koxka tabernara joan ziren atzo Pablo Casado PPko presidentea eta Eduardo Inda OK Diarioko kazetaria, antza, elkarrizketa bat grabatzera. Han izan zen Nafarroako PPko idazkari nagusi Ana Beltran ere. Aurrez, UPNren eta PPren arteko ituna sinatzeko ekitaldi bat izan zuen Casadok, eta Altsasura joan zen ondoren. Guaixe-k zehaztu duenez, hamar minutu inguruko elkarrizketa egin zuten han, tabernako jabearen baimenik gabe.

Guardia Zibilaren patrol bat ere inguruan egon zen, eta auto batzuk geldiarazi zituzten. Gazte batzuek argazkiak egin zituztela-eta, haiengana ere jo zuten guardia zibilek, Guaixe-ren arabera. Altsasuko Gurasoak taldeko bi kide ere hurbildu ziren, baina alde egiten ari ziren ordurako Casado, Beltran eta Inda.

842 egun kartzelan

Altsasuko Koxka tabernan gertatu ziren Altsasuko auzia ekarri zuten gertakariak. Espainiako Auzitegi Nazionalak 13 urte arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi gazteri, eta preso dituzte oraindik. Preso hartu zituzten aurrenekoek —Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz— 842 egun daramatzate kartzelan. Iñaki Abad, Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, berriz, iazko ekainean atxilotu zituzten, eta kartzelan dituzte ordutik. Ainara Urkijori bi urteko zigorra jarri zioten.


Eduardo inda, Altsasuko Koxka tabernan egon ondoren. Ahotsa.info

Casado eta Indaren presentziaz ohartzean, kexu agertu ziren hainbat herritar sare sozialetan. Ahotsa.info-k haien iturriak aipatuz zabaldu zuen, gertatzen ari zenaz jabetu ondoren, Koxkako nagusiak tabernatik aterarazi zituela.

Altsasuko gazteen atxiloketa eta espetxeratzeek erantzun zabala eragin zuten Euskal Herrian. Iazko ekainean, esaterako, 80.000 eta 90.000 lagun artean elkartu ziren Iruñean gazteen askatasuna eskatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.