Bihar zabalduko dute Hezkuntzarako lan eskaintza publikoan izena emateko epea

1.867 lanpostutarako deialdia da Hezkuntza Sailak egin duena. Azken mende laurdenean alor horretan egin den lan eskaiintza publikorik handiena litzateke.

Lan eskaintza publiko baterako azterketak. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko martxoaren 7a
13:08
Entzun

Ikastetxeeratako, musika kontserbatorioetarako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetarako 1.867 postu eskaintzen dituzte lan eskaintza publiko honetan. Jaurlaritzak berak zabaldu duenez, azken 25 urteetan EAEn egin den eskaintza zabalena da. Bihar hasi eta hilaren 27ra arte, zabalik izango da izena emateko epea.

Eskaintzen diren lanpostuetatik gehienak haur eta lehen hezkuntzako irakasleenak dira, 1.825. Horrez gain, beste 32 postu izango dira musika kontserbatorioetarako, eta gainontzeko hamarrak, Hezkuntza Eskola Ofizialetarako.

Hautagaiek ekainean egingo dute lan eskaintza publikoko bi probetako lehena. Barakaldon izango da, BECen. Hura gainditzen dutenek euren programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute epaimahai baten aurrean.

Aurtengo lan eskaintza publikoa Hezkuntza Sailak azken bost urteotan egin duen bosgarrena da. Orotara 5.000 lanpostu eskaini ditu 2015az geroztik, horietatik 1.511 iaz, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.