Zergak

Gipuzkoako Ogasunak 251 milioi euroren zerga iruzurra azaleratu du, %0,8 gutxiago

Enpresak sustatzeko sozietateen efektua amaitzeak atzemandako iruzurra egonkortu duela dio aldundiak.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jabier Larrañaga Ogasun diputatua, artxiboko argazki batean. ANDONI CANELLADA, FOKU
Iker Aranburu.
2019ko martxoaren 7a
12:58
Entzun

BEZ balio erantsiaren gaineko zergan (81,2 milioi) eta sozietateen gainekoan (76,4 milioi) aurkitu dute ogasuneko teknikariek iruzur gehien. PFEZ errenta zergan eta ondarearen gainekoan, berriz, 54,3 milioiko iruzurra azaleratu dute, eta 39,3 milioi euro gainerako zergetan.

Zenbatekoa aurreko urtekoa baino 2,1 milioi txikiagoa izan da. Ogasunak uste du azken urteetan egonkortu egin dela azaleratutako zerga zorra, "enpresak sustatzeko sozietateen efektua atzean utzi ostean".

2018ko zerga iruzurraren aurkako kanpainako datuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eman dituzte Jabier Larrañaga ogasun diputatuak eta Jokin Perona Ogasuneko zuzendariak. Biek ziurtatu dutenez, zerga iruzurrari aurre egitea foru erakundeak legealdian osoan zehar izan duen "helburu estrategikoetakoa" izan da, hari esker legealdian 1.077 milioi euro azaleratzea lortu dutelako

Aurtengo Egiaztapen Planari dagokionean, berriz, Larrañaga eta Peronak azaldu dute hiru direla dituen lan lerro nagusiak: informazio lortzeko jarduketak, prebentzio jarduketak, eta erregularizazio eta kobrantza jarduketak. Lehenengo atalean, sakondute dute nazioartean informazio trukatzeko hitzarmenen ustiaketan, nazioarteko fiskalitate arloan dabiltzan zergadunen azterketan, zerga administrazio eta beste administrazioekin dauden informazio trukaketa prozesuen egonkortzean eta negozio eredu berrian (merkataritza elektronikoa, txanpon birtualak…).

Prebentzioari dagokionez, teknologiaren aldeko apustua egin du Larrañagak. Ogasunak aurrera jarraitzen du BIH berehalako informazio hornidura (BIH) eta Ticket Bai proiektuekin, hots, autonomoek eta saltokiek beren operazioen berri gertatu bezain pronto ematea. Big Data arloko ekimenak ere badituzte martxan.

Bizkaiko Ogasunak ere eman ditu iazko kanpainaren datuen berri. Bere jarduketei esker, 2018an  488,3 milioi euroko iruzurra azaleratu zuten, 2017an baino %2,26 gehiago. Berreskuratutako diru horren zatirik handiena BEZean egindako iruzurrari dagokio: 279,5 milioi eur

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.