Ekintza feminista

Grebalariek publizitate sexista kendu dute Angeluko saltoki batean

Angeluko Leclerc saltokiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren aitzakian jarritako beherapen sexistak salatu dituzte grebalari feministek. Publizitatea kentzera sartu, eta tentsio uneak izan dituzte saltokiko arduradunekin.

Andoni Imaz.
2019ko martxoaren 8a
10:13
Entzun

Agerikoa zen martxoaren 8a dela Angeluko (Lapurdi) Leclerc saltokian: “Emakumearen eguna” argi irakur zitekeen barruko nahiz kanpoko karteletan. Mezuak, ordea, ez zuen zerikusirik emakumeen greba deialdiarekin. Beherapenak ziren: %20 makillajean, beste hainbeste loreetan eta parafarmazian, eta %50 arropa eta zapatetan. Publizitate sexista salatzeko ekintza egin dute mugimendu feministako grebalariek.

Protesta dendaren kanpoan hasi duten arren, grebalariak barrura sartu dira, eta iragarki sexistak kentzen hasi. Tentsio handiko uneak izan dituzte saltokiko arduradunekin.

Irribarretsu atera dira saltokitik manifestariak, eta kanpoan jarraitu dute protestan. Azkenean, arduradunek onartu dute iragarki sexistak kentzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.