PPrekin egindako akordiora batzea proposatu dio UPNk Ciudadanosi

Bi alderdietako zuzendaritzaren azken oniritzia faltako litzateke akordioak aurrera egin dezan.

Javier Esparza eta Pablo Casado, joan den asteazkeneko agerraldian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2019ko martxoaren 9a
10:14
Entzun

Eskuina batzea. Horixe litzateke balizko koalizioaren azken helburua. Diario de Noticias egunkariak atera ditu argitara UPNko buru Javier Esparzaren asmoak. Alegia, PPrekin ez ezik, Ciudadanosekin ere bat egitea apirilean eta maiatzean egingo diren hauteskundeetarako, eta, era horretan, egun agintean den laukoari aurrea hartzea.

Zuzendaritzaren oniritzia soilik geratzen zaio akordioari finko bilakatzeko. Izan ere, Nafarroako egunkariak zabaldu duenez, Alderdi Popularra Esparzaren asmoen jakitun zen joan den asteazkenean bi alderdien arteko akordioa jendaurrean aurkeztu zutenean. Hala, UPNko eta Ciudadanoseko zuzendaritza batzordeen azken baietzaren zain leudeke arduradunak hiruko aliantza publikoki aurkezteko.

Zabaldu den informazioaren arabera, Ciudadanosen eskariz puntu bat gehitu diote bi aldeen arteko akordioari, zeinaren arabera zehazten den Nafarroak Espainiari egiten dizkion ekarpenakĀ  "gardenak" izango direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.