Etiopia

157 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Etiopian

Addis Abeba hiriburutik Neirobiranoko ibilbidea egin behar zuen airekoak, baina aireratu eta berehala erori da.

Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin bat, artxiboko argazki batean. SALVATORE DI NOLFI, EFE
2019ko martxoaren 10a
21:04
Entzun

Zantzu guztien arabera, hilik leudeke 149 bidaiariak eta eskifaiako zortzi kideak. Hala jakinarazi dute Etiopiako komunikbideek. Ethiopian Airlines konpainiak zabaldu duenez, Addis Abeba hiriburuko aireportutik aireratu eta berehala erori da hegazkina.

Boeing 737 airekoa aireratu eta sei minutura desagertu da radarretatik. Konpainiak zabaldutako informazioaren arabera, 08:38 zirenean aireratu da hegazkina Boleko aireportutik, eta 08:44etan galdu dituzte harekiko harremanak. Handik gutxira jarri dituzte abian erreskate lanak.

Mota horretako hegazkin batek azken bost hilabetean izan duen bigarren istripua da honakoa. Joan den azaroan, Lion Air konpainiako hegazkin bat erori zen Indonesian. 189 pertsona zeramatzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.