Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Joanes Illarregik lortu du finalerako sailkatzea Lesakan

Illarregirekin batera, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia izanen dira Iruñeko finalean.

Joanes Illarregi gaurko garailea. JAGOBA MANTEROLA
Ainhoa Larretxea Agirre.
2019ko martxoaren 10a
07:14
Entzun

Lesakako Harriondoa kultur etxean jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Joanes Illaregik irabazi du saioa, 375,5 punturekin. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez (359), Xabat Illarregi (356,5), Saioa Alkaiza (344,5) , Josu Sanjurjo (341) eta Alazne Untxalo (355,5).  

Aitzineko finalaurrekotan baino saio beroagoa izan da Lesakakoa. 270 bertsozalek bete dute Harriondoa kultur etxea, eta gogoz eskertu dute bertsolariek egindako lana. 

Erabaki da finala

Horrenbertzez, erabaki da zein zortzi bertsolarik jokatuko duten Iruñean, hilaren 23ko finalean. Beren saioak irabazita, zuzenean igaro dira Eneko Lazkoz, Xabier Terreros eta Joanes Illarregi. Puntuen arabera, berriz, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illaregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia. Joanes Illarregik eta Xabat Illarregik lehen aldiz kantatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako final batean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.