Sagardoaren Txapelketa

Segurolak eta Endikak erraz irabazi diete Urrizari eta Zalduari

A multzoan ere lehenengo jardunaldia amaitu da, eta Petritegik lau puntu lortu ditu, Larre-Gainek bezala, eta Gaztañagak puntu negatiboa du.

Segurolak 18 tanto eta akats bakarra egin gabe amaitu zuen partidua. MAIALEN ANDRES
2019ko martxoaren 11
11:38
Entzun

Segurolak eta Endikak ezin hobeto hasi dute Sagardoaren Txapelketako ibilbidea, Urriza eta Zalduari 24-40 irabazi eta gero. Emaitza onei esker, Petritegi sagardotegiak lau puntu lortu ditu sailkapenean, eta Gaztañagak puntu negatiboa du.

A multzoko lehenengo jardunaldia itxi zuen partidak, eta Petritegi eta Larre-Gainek (Juanenea-Azpiroz) lau puntu dituzte, Bereziartuak (Uterga-Labaka) ez du punturik eta Gaztañagak puntu negatiboa du. Beraz, azken bi sailkatuek bigarren jardunaldi erabakigarria dute aurretik.

Petritegiren eta Gaztañagaren arteko partidak bikote nagusi bat eduki zuen. Segurola eta Endikak partida borobila eta sendoa jokatu zuten, eta, bien artean huts bakarra egin eta gero, erraz irabazi zieten Urrizari eta Zalduari. Segurolak 18 tanto egin zituen, eta lau erremontistetan gehien nabarmendu zena izan zen.

Partida berdindua hasi zen, baina hamaikana jarri eta gero, urdinek 1-10eko partzialarekin ihes egin zuten markagailuan: 12-21. Endika hotz hasi zen, eta berotuz joan ahala gehiago nagusitu zen Petritegi. Hamar tantoren aldea mantendu zen 20-30 arte, baina azken txanpan urdinek berriz ere beste martxa ba jarri zuten, eta 22-37 jarri ziren aurretik, eta 24-40 irabazi zuten.

Urrizak ez zuen agindu, beste egunetan bezala, eta hori asko nabaritu zuten gorriek. Endika Zaldua baino gehiago izan zen, eta piloteoan hamahiru tanto ere egin zituen. Urdinek oreka handia erakutsi zuten, eta gorriek, alderantziz, asko sufritu zuten. Bai Urrizak eta bai Zalduak bere aurkariak baino emaitza okerragoak izan zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.