Ekonomia

Eraikuntza gora doa berriro, 2018an %12,5 hazita

Etxebizitzen eraikuntzak %13,5 egin du gora azken urtean, sektorea sendotzen ari dela islatuz.

Etxebizitzen eraikin bat zaharberritzen. GRKA RUBIO / FOKU
xabier martin
2019ko martxoaren 12a
12:47
Entzun

Eraikuntzaren jarduerak %20eko gainbehera izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2012. urtean. Eraikuntzaren puxika lehertu zen, eta sektorea aurrean eraman zuen. Ematen du eraikuntza berpizten ari dela azken hiru urteetan. 2018an, hain zuzen, hazkunde nabarmena izan du, %12,5ekoa. Etxebizitzen eraikuntzaren alorra, zehazki, %13,5 hazi da, etxebizitzen salmentak abiadura hartzen doanaren isla. 2017rako sektorea suspertzen ari zela adierazi zuen ia %6ko hazkundeak, baina 2018ko datuak argi utzi du gora doala berriro. Eustatek eman ditu datuak.

Etxebizitzekin loturik gabeko obra zibilak ere gora egin du, ia %5. Eta sektoreak bizi duen susperrandiak ba aldu bere isla enpleguan? Baietz ematen du, okupazioak %4,3 egin baitu gora 2018an. Igoera handiena da hori 2001. urtetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.