Lan merkatua

2018an egindako lan itunen erdiek ere ez dituzte jaso kontziliazio neurriak

Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, 222 hitzarmen erregistratu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta itun horiek 88.160 langile hartu dituzte eraginpean

Langile bat bere lanpostua. ARITZ LOIOLA / FOKU
xabier martin
2019ko martxoaren 12a
20:50
Entzun

Negoziazio kolektiboak bost urtean izandako emaitzarik hoberenak lortu ditu 2018. urtean, baina paradoxa: greba kopuruak, grebetan parte hartu duten langileen kopuruak eta lan egin gabeko lanaldi kopuruak gora egin dute nabarmen. Edonola ere, sektoreko 21 hitzarmen erregistratu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 67.211 pertsona babestu dituzte akordio horiek. Baina itun horiek erdiak baino gutxiagok jaso dituzte kontziliazio neurriak. Datu onek bere ifrentzua dutela, alegia: Negoziazio kolektiboak bost urtean izandako emaitzarik hoberenak lortu ditu 2018. urtean, baina lan gatazkak gora doaz.

2018aren amaieran, Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetan lan egiten zuten pertsonen %47,3k indarrean zeukaten beren hitzarmen kolektiboa; kopuru hori urtearen hasieran zegoenaren bikoitza baino gehiago da, eta azken bost urteetako portzentajerik handiena islatzen du. Hitzarmena berritu dutenen artean, %37,8k luzatuta zeukan, eta %14,9k indargabetuta zutela egiten zuen lan.

Soldatei dagokienez, erregistratutako hitzarmenen igoera %2,15 izan da 2018an, inflazioa baino gehiago. 222 hitzarmen erregistratu dira orotara hiru lurraldeetan eta hitzarmen horiek 88.160 langile hartu zituzten eraginpean. Negoziazio sektorialari dagokionak dira horietako 21 itun, esan bezala, 67.211 soldatapeko babestu dituztenak, 2017an baino hiru aldiz gehiago. Dena den, emaitzak desberdinak izan dira lurraldeen arabera. Langileen %56,4k indarrean zeukaten hitzarmena Araban; portzentaje hori aurreko urtekoa baino 15,7 puntu handiagoa da. Bizkaian, langileen %42,3k eguneratuta zeuzkaten ituna; talde horrek 8 puntuan hobetu du portzentajea. Eta soldatapekoen %28,3k soilik zeukaten indarrean hitzarmena Gipuzkoan, 2017an baino 6,8 puntu gehiago soilik.

Estatalizaziori dagokionez, eragina duten Espainiako eremuko 95 hitzarmen jaso ditu 2018an;  58.134 langileri eragin die akordio horiek.

Kontziliazioa bigarren mailan

Ez da ikusten aurrerapen esanguratsurik berritutako itunetan kontziliazio neurriei begira. Indarrean dauden 717 hitzarmen kolektiboetatik soilik %45,2k (324 itun) ezartzen dituzte neurriak lan bizitza eta familia bizitza bateragarri egiteko. Neurri gehienak lotuta daude edoskitzearekin eta familia ugariekin.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.